Kamioi istripua N-121-An, Etxalar parean

ttipi-ttapa 2007ko api. 13a, 16:27

Martxoaren 27an kamioi istripua gertatu zen N-121A errepidean, Etxalarko bentatik hurbil, Iruñera bidean. Zisterna-kamioia gidatzen zihoan 35 urteko gidaria, kamioiaren kontrola galdu eta 60 metrotan amildu zen, Bidasoa ibaiaren ertzean gelditzeko. Erreskate lanak Oronoz-Mugairiko, Iruñeko eta Lesakako suhiltzaileek egin zituzten. Gidaria, larri zauritua, Iruñeko ospitale batera eraman zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun