Ustezko 16 indarkeria kasu Baztan, Malerreka, Bortziriak eta Bertizaranan

ttipi-ttapa 2007ko api. 13a, 16:27

Genero indarkeriaren biktima izan diren emakumeen arretarako arreta batzordeak Nafarroako datuak eman ditu ezagutzera, tartean, Baztan, Malerreka, Bortziriak eta Bertizaranako datuak. Martxoko hirugarren astean egin zuten bilera eta bertan aurkeztutako txostenaren arabera, inguru horretan 16 salaketa zenbatu dira tratu txarrengatik edo sexu erasoengatik. Nafarroa osoan, aldiz, 821 kasu izan dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun