Ulibarri eta Urrats Euskaltegiek antolatzen duten Egonaldiak Familia Euskaldunetan programa bideratzeko euskal ingurumenean bizi diren familiak bilatzen dituzte. Ekimen horren bitartez, lagungarria izan daiteken ingurumena eskaini nahi zaie euskara ikasi edo hobetu nahi duten lagunei. Helburu nagusia euskara praktikatzea bada ere, lagun dezake bertako euskalkia ezagutzeko eta bizimodua eta ohituren berri izateko.
Programa horretan parte hartu nahi duten familiek baldintza batzuk bete behar dituzte, hala nola, herriko biztanleriaren %70 euskalduna izatea, familian guttienez 3 izatea, haien artean euskaraz aritzea eta logela pribatua eskaintzea. Egonaldiak guttienez hilabete batekoak izan beharko dira, eta uztailetik irailera eginen dira. Hilabete bakoitzeko familiak 620 euroko saria kobratuko du.
Interesatuak daudenek apirilaren 20a arte izanen dute www.egonaldiak.net web orrian aurkituko duten inprimakia betetzeko eta helarazteko Urrats euskaltegia, Katalina Erauso 21 – behea, 20010 Donostia helbidera edo urrats@urrats.com postontzira