Xabier Mindegiak ezin izan zuen Daniel Vicente menean hartu

ttipi-ttapa 2007ko api. 2a, 16:47

Lehen bi probetan ongi eutsi zion baina bukaeran amor eman behar izan zuen

Igande eguerdian Lezaunen jokatutako kanporaketan, Xabier Mindegiak Urrezko Aizkolari Txapelketari agur erran behar izan zion. Daniel Vicenteren aurka aritu zen, baina labaiendarrari egun txarra tokatu zitzaion eta garaipena ez zuen lortu.

Lehen bi probetan malerrekarra ez zen batere gaizki aritu, eta 5 segundo baizik ez zituen galdu. 45 ontzakoa kolpeka mozteko 44 kolpe behar izan zituen, eta Vicentek bi guttiago. Ondoko proban, 45 ontzakoa erlojuaren kontra, bertze 3 segundu galdu zituen enborra moztuz minutu batez. Bazirudien garaipena posible izanen zela Xabierentzat. Zoritxarrez hortik aitzinera, denbora gehiago galduz joan zen, batez ere, hirugarren proban, 45 ontzakoa zutik mozterakoan. Proba huntan Daniel Vicentek minutu bateko aldea kendu zion enborra moztuz minutu bat eta 39 segundoz. Proba batez, norgehiagoka itxuraz aldatu zen, eta kasik ezinezkoa bihurtu Mindegiarentzat. Iraupeneko proban, bi 54 ontzako eta 60 ontzako bat zituzten mozteko, eta Vicentek bien artean nagusia zein zen erakusteko arpobetxatu zuen. 9 minutu eta 6 segund behar izan zituen hiru enborren mozteko, eta Xabierrek berriz 9 minutu eta 49 segundo. Hasieran zalantzak izan baziren zeinek irabazi behar zuen jakiteko, bukaerako komtuak egiterakoan ez zen halakorik izan. Daniel Vicentek 12 minutu eta 24 segundo behar izan zituen lan guzien betetzeko, eta Xabier Mindegiak berriz 14 minutu eta 12 segundo.

Asteburuko gainerako partidatan, Lezaunen Lopez Azpilikuetak Mujikari irabazi zion sei segundoz. Zegaman, Lasak Aierbe kanporatu zuen, eta Ugarteburuk Etxebeste. Gazteen mailan, Jon Rodriguez ondoko kanporaketarako sailkatu zen eta Jokin Alkizaletek txapelketa agurtu behar izan zuen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun