Etxalarko Benta inguruan errepide mozketa izanen da.

Goizalde URDANPILLETA 2007ko mar. 29a, 14:19

Eguerdiko 15:30ak arte iraungo du mozketa

Igande arratsean kamioi batek istripua izan zuen N-121-A errepidean, Etxalarko bentatik hurbil eta 60 metroko garaiaeratik amildu egin zen. Hiru egunez kamioia bertan utzi zuten, baina ortzegunean goizeko 8:30etik arratsaldeko 15:30era mozketak egin dituzte. Berrizaundik trenbidea erabiltzeko aholkua luzatzen zuen Mariezkurrena entrepresako langile batek, eta Lesaka inguruan lan bera egin du Guardia Zibilaren patruila betek.

Nafarroako Gobernuko web orrian Leitzarango autobidea erabiltzeko aholkua eman die N-121-A errepidea erabili behar zutenei. Beraz, gidariek pazientzia behar izan dute kamioia ateratzen zuten bitartean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun