Astearte goizean Bilbon egindako Buruz Buruko Txapelketaren aurkezpenean ez da aparteko ezustekorik izan. Bi enpresek hamarna pilotari aurkeztu dituzte, eta horietariko 4 gure eskualdekoak dira, Asergarcetik, Olaizola I.a eta II.a eta Bengoetxea VI., eta Aspetik, binakakoan baztertua izan zen Abel Barriola.
Txapelketa apirilaren 6an hasiko da Barriola eta Galarza V.aren arteko partiduarekin. Asier Olaizola eta Oinatz Bengoetxea final hamaseirenetan sartuko dira txapelketan, eta Agirre edo Pascualen aurka, eta Laskurain edo Eulateren aurka arituko dira hurrenez hurren. Haimari dagokionez final laurdenetan zai egonen da. Koka, Berasaluze IX, Zearra edo Patxi Ruiz izanen du aurkari. Finala ekainaren 10ean jokatuko da zehaztu beharreko pilotalekuan.