Nafarroako bertsolari txapelketa, xabier silbeira txapeldun

Utzitako argazkiak 2007ko mar. 26a, 17:26

Utzitako argazkiak

Bertsolari Txapelketa gehien irabazi duen bertsolaria da Xabier Silbeira, bere bortzgarrena jantzi baitzuen Lur dantzalekuan.

Ez zuen saio biribilik egin, puntuazioa ere aurrekoetan baino apalagoa lortu zuten ia bertsolari guztiek. Bukaeran, duela hamar urteko agur bera kantatu zuen, preso, iheslari eta sasian daudenei eskaini baitzien txapela Silbeirak. Dena den, Silbeirak agurreko 2. bertso bat ere bota nahi izan zuen, aurten txapelketan parte hartzerik izan ez duen Estitxu Arozenari eskeini zion txapela, hunkiturik.

Giro bikaina bizi izan zen Elizondon. lur dantzalekua lepo bete zen. hasieran bertsolariak urduri xamar zeudela nabaritu zen, huts batzuk ere izan zituztelarik, dena den, saioa aitzinet joan ahala, bertsolariak hobe aritu ziren, eta zaleak ere animatu egin ziren.

SAILKAPENA:

Xabier Silveira 417'5
Jon Barberena 399,5
Iñigo Olaetxea 396
Erika Lagoma 396
Julen Zelaieta 386
Joxe Juan Zubieta 382
Miel Mari Elosegi 364,5
Bittor Elizagoien 354.5

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!