Erdizko meategiaren proiektuaz

Erdiz bizirik! manifestazioa

Utzitako argazkiak 2007ko mar. 26a, 17:21

TTIPI TTAPA

 

Erdiz bizirik! Eskatzeko sekulako manifestazio edo herria itzulia egin zen larunbatean (martxoaren 24ean) Elizondo herrian.

Ehunen bat abelbururekin ,behi eta behorrekin, hasi zen herri itzulia. Izan ere 1500 abelbururen bazkatokia baita Erdiz. Leku babestu honetan (LIK) eta (ZEK), euskal herrian dagoen harrobirik haundiena egin nahi baita.

Bukaeran, komunikatu bat irakurri zen Baztango Udaletxearen jarrera eta ixiltasuna salatuz, eta gai honen inguruan eta erabakia hauteskundeak baino lehen har dezan eskatuz. Aldi berean, manifestazioarekin afera ez dela gelditu eta afera luzea denez, denen laguntza eskatu zuten. Adituak kontratatu nahi direnez, hemendik gutxira, kontu zenbakiak irekiko dira jendeak dirulaguntza eman dezan.

Erdizko batzarra jende eta ideología desberdinaz osaturik dago eta hori behin baino gehiagotan azpimarratua izan zen. Horretaz landa, sinadura bilketa eskatu zen akaberan, baztango herritarrei, soilik, eskatu zitzaien sinadura. Honekin erakutsi nahi baita hemengo herritarren kezka eta nahia. Sinadurak eta biltzen segituko dute, herriz herri. 1500 herritar baino gehiago elkartu ziren, Elizondon, egin den manifestaziorik haundienean. Kolore, eta adin nola lanbide desberdinetako herritarrak bildu ziren, magnesitas de navarra enpresak egin nahi duen harrobiari ezetz errateko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun