Igandean finala jokatu zen Berriozarko kiroldegiko frontoian.
Epaile lanetan Koldo Martinikorena, Sebas Santxez, Jon Aizkorbe eta Jesus Mari Arza aritu ziren.
Lehenik froga konbinatua jokatu zen alebin mailatik hasita.
Koxkor biltzea, txingak, zaku lasterketa eta lasterka aritu behar ziren eta honela geratu zen sailkapena:
1. Basaburua 6´31´´30 ehuneneko
2. Berriozar 1 6´34´´33 ehuneneko
3. Igantzi 6´35´´89 ehuneneko
4. Berriozar 2 7´01´´57 ehuneneko
Infantiletan froga berak zituzten, baina zailtasuna bai pisu eta bai distantzietan areagotu zen eta arpana ere sartzen zuten.
Honakoa izan zen sailkapena:
1. Sakana 7´41´´34 ehuneneko
2. Txantrea 8´10´´25 ehuneneko
3. Igantzi 8´24´´94 ehuneneko
4. Basaburua 8´38´´89 ehuneneko
Kadeteak ziren azken parte hartzaileak eta hauek ere lan handiagoa osatu behar izan zuten. Sailakapena hauxe izan zen:
1. Andra Mari 9´01´´62 ehuneneko
2. Ultzama 9´11´41 ehuneneko
3. Basaburua 9´25´´20 ehuneneko
4. Txantrea 9´33´´27 ehuneneko
Froga kobinatua akituta, soka-tiraren txanda izan zen.
Infantiletan 4talde lehiatu ziren eta hau izan zen azken emaitza:
1. Txantrea 4 puntu
2. Basaburua 3 puntu
3. Igantzi 2 puntu
4. Sakana puntu 1
Kadete mailan jokatutako 5 jardunaldiak aintzat hartu ziren eta Basaburua eta Txantrearen arteko tiraldiak guztiz erabakigarriak suertatu ziren. Basaburuak biak eraman behar zituen txapeldun suertatzeko eta Txantreak bat aski zuen. Azkenean gauzak horrela geratu ziren:
1. Txantrea 22 puntu
2. Basaburua 21 puntu
3. Andra Mari 16,5 puntu
4. Ultzama 9,5 puntu
5. Iñigo Aritza 6 puntu.
Denak kontent eta dagoeneko heldu den urteko Nafarroako kirol jolasetan parte hartzeko pentsatzen.