Akitu dira aurtengo Nafarroako kirol jolasak

Goizalde URDANPILLETA 2007ko martxoaren 26a

Goizalde URDANPILLETA

Igandean finala jokatu zen Berriozarko kiroldegiko frontoian. Epaile lanetan Koldo Martnikorena, Sebas Sabtxez, Jon Aizkorbe eta Jesus Mari Arza aritu ziren. Lehenik froga konbinatua jokatu zen alebin mailatik hasita.

Koxkor biltzea, txingak, zaku lasterketa eta lasterka aritu behar ziren eta honela geratu zen sailkapena:

1. Basaburua 6´31´´30 ehuneneko
2. Berriozar 1 6´34´´33 ehuneneko
3. Igantzi 6´35´´89 ehuneneko
4. Berriozar 2 7´01´´57 ehuneneko

Infantiletan froga berak zituzten, baina zailtasuna bai pisu eta bai distantzietan areagotu zen eta arpana ere sartzen zuten.
Honakoa izan zen sailkapena:

1. Sakana 7´41´´34 ehuneneko
2. Txantrea 8´10´´25 ehuneneko
3. Igantzi 8´24´´94 ehuneneko
4. Basaburua 8´38´´89 ehuneneko

Kadeteak ziren azken parte hartzaileak eta hauek ere lan handiagoa osatu behar izan zuten. Sailakapena hauxe izan zen:

1. Andra Mari 9´01´´62 ehuneneko
2. Ultzama 9´11´41 ehuneneko
3. Basaburua 9´25´´20 ehuneneko
4. Txantrea 9´33´´27 ehuneneko

Froga kobinatua akituta, soka-tiraren txanda izan zen.
Infantiletan 4talde lehiatu ziren eta hau izan zen azken emaitza:

1. Txantrea 4 puntu
2. Basaburua 3 puntu
3. Igantzi 2 puntu
4. Sakana puntu 1

Kadete mailan jokatutako 5 jardunaldiak aintzat hartu ziren eta Basaburua eta Txantrearen arteko tiraldiak guztiz erabakigarriak suertatu ziren. Basaburuak biak eraman behar zituen txapeldun suertatzeko eta Txantreak bat aski zuen. Azkenean gauzak horrela geratu ziren:
1. Txantrea 22 puntu
2. Basaburua 21 puntu
3. Andra Mari 16,5 puntu
4. Ultzama 9,5 puntu
5. Iñigo Aritza 6 puntu.

Denak kontent eta dagoeneko heldu den urteko Nafarroako irol jolasetan parte hartzeko pentsatzen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun