Goiz euritsua suertatu zenez, prestatu zeuden ekitaldi guztiak frontoian egin ziren. Goizean giroa berotzeko gazteek gosaria egin, eta segidan prestaketei ekin zieten. Frontoiaren frontisean haurrak zeuden eta kontra-kantxan patata tortilan parte hartzen ari zirenak.
Haurrek herri-kirolak izan zituzten. Taldean adin ezberdinetako haurrak zeuden, orekatuak egon zitezen. Lehenik 8 koxkor bildu zituzten, pintura potoekin 25 kiloko txingak irudikatzen zituztenak, pneumatiko garraioa haur bat gainean zuela eta lasterka. 3 aldiz egin zuten ariketa bera. Gero joko tradizionalak izan zituzten: goilarearekin arroltzea garraiatu, globoak haustea…
Bitartean, patata tortilak egiten ari zirenak buru-belarri sartuak zeuden bere plateretan. Antolatzaileek gasa eta arroltzeak jarri zituzten patata, tipula, piper berdeak… eta bertzelakoak lehiakideen kontu izan ziren.
Epaileek ez zuten lan makala izan 13 patata tortilen artean zaporea eta itxura puntuatu behar bai zuten.
Epaile lanetan Angel Mariezkurrena, Paco Errandonea eta Loli Gandara aritu ziren. Eguerdian 75 gaztek Ulibeltzak elkartean bazkaria izan eta eguneko ekitaldiak ez ziren horretan akitu. Haurrentzako puzgarriak, txokolatada eta gainerakoentzat sagardo kupela eta musika izan bai zen. Igandean erakusketa ikusgai egon zen egun guzian eta arratsaldean mus txapelketa eta zare baten zozketa egin ziren.
Garbi geratu da Sunbillan antolatzen diren ekitaldiak arrakastatsuak suertatzen direla herri osoaren parte hartzea izaten baita.