Haurrentzako moda

ttipi-ttapa 2007ko martxoaren 26a

TTIPI TTAPA

Ttikienentzat interpretazio librea ahalbidetuko du modak eta kolore paleta zabala eskainiko du.

Joerak basamortuko duna beroetan, tropikoen magian eta periferiako erdiko puntuan inspiratzen dira.

Hareazko ozeanoa jade, zerua, kaktusa, lanbroa eta buztingorria bezalako gama pigmentario eta dardarkari batekin tindatuko da, eta kolore hauek oinarri errustikoko ehundura eta estanpatuetan agertuko dira.

Tropikoetako uda zaharkitutako koloreengatik nabarmenduko da. Morea, malba, korala, urdina, zuria, aparra eta alga berdearen ñabardurak irudi exotikoetan eta ehun desgastatuetan ikusiko ditugu.

Gaurkotasuna kolore horixka, horia, arrosa, urdina eta berde distiratsu eta erakargarriekin zipriztindua agertuko zaigu. Gehienetan zuriarekin nahasiko dira argitasun handia emanez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun