Gizonezkoen oinetakoa erosoa, praktikoa eta funtzionala da eta kirol eta artisautza estilo informalean inspiratutako diseinu berrituak nagusituko dira. Txinelak, sandaliak, mokasinak eta zapatilak izanen dira gehien eramanen direnak. Zapatila tradizionalagoaren itxura duten kirol oinetakoak eta urbanoak azpimarra daitezke, lonazko oinetakoak eta hauek estanpatu eta material berrituak izanen dituzte. Dandy korrontea ere ikusiko da. Oinetako informalek, puntak karratuxeagoak izanen dituzte eta kolore monokromatikoak. Sandalia eta txinelek kortxozko zola anatomikoa izanen dute. Lonak, larruak, sintetikoak, ehunak, hari koloretsuak, lihoak, etab. eramanen dira. Akabatuak mateak, zimurrak, zaharkituak, metalizatuak eta distiratsuak dira eta koloreak pastelak, iradokigarriak eta biziak: gordina, arrosa argia, urdina, beisa, kanela, horia, horixka, urdina, lurra, ardo beltza, grisak... Hori bai, zuria izanen da protagonista.