Alaia eta hagitz naturala izanen da gizonezkoen barneko arropa denboraldi udaberri-uda honetan. Boxerrak, slipak eta kamixetak kolore eta estanpatu ezberdinen arabera konbina daitezke. Diseinu alaiak, udaberriko kolore freskoak eta loreak, motak eta marradun estanpatuak ikusiko dira, hauekin konbinazio bat baino gehiago egin ahal izateko. Bilduma hau, erosotasunari uko egin gabe, lentzeriari norbere estiloa eta ukitu pertsonala eman nahi dion gizonezkoarentzako aproposa da. Gustu guztietarakoak daude, beraz, aukeratu gehien gustatzen zaizuna eta zure nortasuna eta estiloari egokitzen zaiona..
Bainujantziak
Hawai gogora ekarriko duten marrazkiak ikusiko ditugu. Minimalistagoak izan arren, estanpatuen artean beti loreak izanen dira nagusi. Loreak puri-purian egonen dira eta berdin aplikatuko dira tangetan edo bermudetan.
Gustu guztietarakoak daude, beraz, aukeratu gehien gustatzen zaizuna eta zure nortasuna eta estiloari egokitzen zaiona...