Erosotasuna eta kolorea dira joerako ezaugarri nagusienak eta oinetako baxuetan dagoen aukera zabalean islatzen da hori: ballerinak, zapatilak, ojotak, txinalak, sandaliak... Guztiek punta biribilak izanen dituzte. Sandalia altuetan plataformak izanen dira erabilienak. Estilo urbanoak, zapatila gama zabala hartzen du bere baitan. Diseinu arrunta dute baina estanpatuak oso nabariak dira: loreak, abstraktoak, etab. Retro estiloko oinetakoek parpaila, bordatu, lore-sorta eta karelak bezalako apaingarriak izanen dituzte. Koloreei dagokionez, koloreak berak baino nahasketek dute garrantzia eta honetaz gain bertsio metalizatuak askotan agertuko dira.