Mutilen artean bermudak, hippy estiloko ator arinak, bakeroak, safari estiloko alkondarak, pirata galtzak eta trench berokiak nagusituko dira. Mauka motzeko ator bakeroak ere itzuliko dira. Eta azkenik, sinisten ez baduzu ere, amatxik ehundutako puntuzko txaketak inoiz baino gehiago erabiliko dira. Galtza bakero urdin ilunekin eta Converse estiloko zapatilekin jantziko dituzte.
Zuria da udako kolorea. Lur gorrixka eta artisautzaren koloreak ere agertzen dira. Kolorezko janzkiei dagokionez, tonu naturalenak fuksia bezalako kolore indartsuekin nahasiko dira. Beltza, kaki orlegia, pitoi edo lehoinabar estanpatuak eta marra horizontal lodiak ere ikusiko ditugu.
Ehunak tradizionalak izanen dira. Lihoa eta kotoia bezalako ehundura zaharrak, arinak, mediterranearrak mantendu dituzte. Jantzi sintetikoei dagokionez, lycra, latexa edo eta plastikoa bezalako ehunak barneratu dituzte, bainujantzietan batez ere.
Osagarriei dagokionez betaurreko handiak izanen dira osagarri chic eta sofistikatuena. Gehien eskatzen direnak retro eta hegazkinlari estilokoak dira. 70. hamarkado looka, bestalde, lepo handi, besoko eta kolore ezberdinetako eskumuturrekoekin osatuko da.