Emakumeen bainujantziak

ttipi-ttapa 2007ko martxoaren 26a

ttipi-ttapa

Diseinatzaileek aurkeztutako proposamenen arabera, sport estiloa, sexia, hippya, fashion, chic eta estilo grafikoa eramanen dira besteak beste. Pikartadurak, arraiak, Vichy laukiak eta batez ere loreak nagusitzen dira baina koloreari dagokionez ez dago mugarik. Retroa da indar handiarekin datorren bertze joera bat. 1950 eta 1960. hamarkadetakoen antzekoak dira eta forma arras erakargarriak dauzkate, pin-up izeneko estilokoak. Pieza bakarrekoek, bikiniek eta trikinikiek inspirazio iturri honetatik edaten dute eta hau, batez ere, culotte eta zilueta estutuekin agerian gelditzen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun