Emakumeak

ttipi-ttapa 2007ko martxoaren 26a

ttipi-ttapa

Udaberri-uda honetan estilo ezberdinak ikusiko ditugu: navy, folk, hippy, oversize… baina denen gainetik, retro estiloa nagusituko da. Soineko arinak, jantzi zabalak, pitillo galtzak, torerak, topak, cardiganak, traje maskulino motzak, shortak, trenchak, tunikak, soineko motzak, etab. eramanen dira. Ausartzen baldin bazara, puri-purian dagoen bertze jantzia babydoll motako soineko zuriak dira, haurrarena dirudien soineko motza. Lihoa, zeta, gasa eta kotoia bezalako materialek folk inspirazioa oroitaraziko digute. Kolore eta estanpatuekin jokatuko da eta degradea, irudi grafikoak eta loreak nabarmenduko dira. Parpailak mauka, eskote eta gonetan ikusiko dira eta drapeatuak ere puri purian daude. Eta koloreei dagokionez, kolore zertzelada batzuk dituzten kolore neutroak nagusituko dira. Zuria da denboraldi honetako izarra eta beltzarekin askotan nahasiko da. Horiarekin batera grisa indarberrituta itzuliko da, tarteko gama eta metalizatuetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun