Martxoaren 17an jokatu ziren Baztango lehen mailako paleta gomako txapelketako finalak Elizondoko Antxitonea Trinketean, eta Txiki Urrutia eta Andres Burgete atera ziren garaile. 40-25 irabazi zieten Miguel Retegi eta Kani Galarregi bikoteari. Lehen mailako finalaren aitzinetik, bigarren mailakoa ere jokatu zen, eta Tomas Urrutia eta Asier Argaratek 40-25 garaitu zituzten Lander Oskoz eta Santi Pegneguy. Saioan hainbat jende ezagun bildu zen, horien artean Mikel Goñi, Iñaki Lizaso, Alejandro Galarregi eta Luis Mari Iturriria.