Lesakako Batzoki Elkarteak antolatuta II.Frontenis txapelketako finalak jokatu ziren Lesakako pilotalekuan. Txapelketaren lehenengo edizioan bezala, kirolari berak izan ziren finalean: Iosu Almandoz eta Iker Aiestaran, Diego Martinez eta Iñigo Rodriguezen aurka. Ai-tzineko aldian bezala, Almandoz eta Aiestaranek irabazi zuten, 30-26.
Hasieratik aitzinetik joan zen bikote irabazlea; zazpi puntuko aldea ere atera zieten. Hala ere, azken aldera, tanto guttiko aldearekin hurbil ibili ziren Martinez eta Rodriguez.
Partidaren ondotik, sari banaketa egin zen pilotalekuan bertan eta irabazleek txapela eta oroigarria jaso zituzten; Martinez eta Rodriguez txapeldunordeek ere euren oroigarriak eraman zituzten etxera.
Sariak Irigoien herriko pilotariak eta Juan Fermin Mitxelena Lesakako alkateak eman zituzten.