Malerrekako Bosgarren Eskuz Binakako Txapelketako finalak jokatu dira

Gurutze PIKABEA 2007ko martxoaren 26a

Eskuz binakako txapelketako finalean parte hartu duten pilotari batzuk, Doneztebeko eskolako pilotalekuan. TTIPI TTAPA

Martxoaren 10ean Doneztebeko San Migel ikastetxeko pilotalekuan

Martxoaren 10ean jokatu ziren Doneztebeko San Migel eskolako pilotalekuan Malerrekako eskuz binakako bosgarren eskuz binakako finalak. Eskualdeko pilotariez gain, kanpoko bertze hainbatek parte hartu dute txapelketa honetan. 12 final jokatu ziren guztira, goizean zortzi eta arratsaldez gainerako lauak. Eguerdian, berriz, Santamaria jatetxean bazkaldu zuten. 100 bat lagun hurbildu ziren bertara.

Txapelketa hau Doneztebeko Erreka kirol elkarteak antolatzen du, aurtengoa bosgarren edizioa izan da eta antolatzaileak hagitz kontent agertu ziren. Euren hitzetan, 450 lagun pasatu ziren frontoitik finalak ikustera. Pilota partida guztiak akaututakoan sari banaketa egin zuten eta ondotik luncha.

Aurrebenjaminak

Aurrebenjamin bigarren mailan, Oier Berasategi eta Mikel Lana 18 eta 17 nagusitu zitzaizkien Iñaki Maylin eta Julen Indari.

Aurrebenjamin lehen mailan, Mikel Oteiza eta Julen Saldiasek 18 eta 17 irabazi zieten Haritz Narbarte eta Eloy Garziari.

Benjaminak

Benjamin bigarren mailan banaka, Julen Juankorena eta Jon Belarra buruz buru. Lehenak 18 eta 8 irabazi zuen partida. Benjamin bigarren mailan binaka, Julen Juakorena berriz aritu zen Ander Iraola lagun zuela. Iosu Mitxeo eta Mikel Retegiren aurka jokatu zuten partida eta lehenak irabazi zuten 18 eta 7.

Benjamin lehen mailan, Gipuzkoa aldera joan zen txapela. Tolosako Iturbe eta Peñak 18 eta 2 garaitu zituzten Olaztiko Grados eta Fernandez.

Alebin bigarren mailan, Burlatako Nobal eta Agirrek 18 eta 9 irabazi zieten Oiartzungo Ugalde eta Irigoieni.

Infantilak

Infantil bigarren mailan, Jokin Hualde eta Julen Altxuk 18 eta 17 irabazi zioten Cristofer Alvarez eta Jon Mikelarrena bikoteari.

Infantil lehen mailan, gipuzkoarren eta nafarren arteko lehia jokatu zen: Burlatako Iribarren eta Mayans Añorgako Gaztañaga eta Lizasoren aurka. 18 eta 9 irabazi zuten gipuzkoarrek partida.

Kadete mailan, Erreka taldeko Aiestaran eta Iraolak Barañaingo Lagunak taldeko Iraizoz eta Tainta menean hartu zituzten, eta 18 eta 8 irabazi zuten.

Jubenilak Jubenil mailan, Txarutakoak Berria Txapelketan jokatzekoak zirelako aldaketa batzuk izan ziren. Amezketako Zazpi Iturri taldeko Iraola, Garikoitz Juanenaren ordez aritu zen Xabi Madariagarekin (Txaruta). Aurkari Arantzako Ekaitzako Imanol Mi-txelena eta Zazpi Iturriko Leunda izan zituzten (azken hau Patxi Barberenaren ordez aritu zen). Partida Mitxelenak eta Leundak irabazi zuten, 22 eta 15.

Senior bigarren mailan, Burlatako Zugarralde taldeko bi bikote izan ziren aurrez aurre: Garzia eta Gironezek 22 eta 10 nirabazi zieten Txorraut eta Irazeburuari.

Helduen mailan, ikusmin haudia sortu zuen partidak. Zazpi Iturriko Elurbe eta Garmendia Aurrera Saiazko Renobales eta Txarutako Elizalderen aurka aritu ziren. Partida jokatu ai-tzinetik, aunitzek txapela Renobales eta Elizalderengana joanen zela uste bazuten ere, azkenean Elurbek eta Garmendiak 22 eta 7 irabazi zieten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun