150 lagunek parte hartu zuten Amorroinaren kofradiak apailatu zuen bestan. Lagun horiek guztiak Amotzeko Blankarteian bildu ziren. Aurtengoa 23. edizioa izan zen eta aurpegi berriak ikusi ahal izan ziren. Horien artean, Bixente Fagoaga eta Patxi Lacan daude. Fagoaga ongi ezaguna da errugbian duen maila dela-eta. Senperen aritu ondotik, bere dohaiak Baionan eta orain Donibane Lohizuneko taldean erakusten ditu. Lacan, berriz, Amotzen da ezaguna. Denbora luzez, Luis Mariano kantariaren gidaria zen eta biak Blankarteirat etortzen ziren tarteka Darry Cowl aktorearekin.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!