Adin Ederra elkarteak osasun onean segitzen du. Bere azken biltzarrean, 175 lagun bildu ziren Ibarrungo Boneteian. Kantuez gain, dantzan ere badakitela ederki erakutsi zituzten gure zaharrek. Balsa eta tangoez gain, rocka eta horrelako erritmo berriak eman zituzten.