Turismo bulegoaren web orrialdeak izan dituen bisiten kopurua %80 emendatu da azken urte honetan. Informazioa telefonoz ere eskatzen duen jendearen kopurua gelditu gabe haunditzen ari da. Halaxe eman zuten jakiterat, elkarte honetako arduradunek azken biltzar nagusian.
Aipatu, gure eskualdea ezagutarazteko Rennes, Lyon, Okzitaniako Tolosa eta Bilboko turismo salonetan parte hartuko dutela Senpereko turismo bulegokoek.