Bizi Garbia elkargoak bilduko ditu hondakin elektronikoak

Franck DOLOSOR 2007ko mar. 26a, 11:44

Erabilgarriak ez diren tresna elektronikoak zaborontzirat edo birziklatzeko ontzietarat ez botatzeko galdegin du Bizi Garbiak, hondakinez arduratzen den herri elkargoak. 2005eko udan, elkargoak erabaki zuen horrelako hondakinak biltzea Arrangoitzen, Bidarten, Donibane Lohizunen etaSenperen dituen biltegietan. Lan horretan ai-tzindaria izan da elkargoa baina tartean legedia aldatu da. «Eko-partehartzea» sistema martxan ezarri da.

Bezeroek dirutza bat pagatu behar dute ordenagailuak erosten dituztelarik, adibidez. Horrelako hondakinez estatuak arduratu behar bazuen ere, Bizi Garbiaren nahia eta esperientzia kontuan hartuz, azkenean bi parteek hi-tzarmen bat egin dute berriki. Horrela, elkargoak segituko du lan horretan. Posible den neurrian, tresnak arrimatuko dituzte, eta bertzenaz, tresnek izan ditzaketen gai kutsakorrak kenduko eta desegin eginen dituzte piezak errekuperatzeko. Plastikozko eta burdinezko zenbait gai ere birziklatuko dituzte.

Beraz hemendik goiti badakizue non bota behar diren gehiago ibiltzen ez diren tresna informatikoak eta elektronikoak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun