XXIV. Euskal Herriko Idazleen Biltzarra apirilaren 9an, bazko astelehenean

ttipi-ttapa 2007ko martxoaren 29a

Azkeneko urteotan jende ainitz biltzen da Biltzarraren karietarat. Aurten ere 150 idazle inguru etorriko dira eta jendearen partehartzea espero da. TTIPI TTAPA

Jacques Antz saratarrak «Les chapelles et oratoires de Sare» liburua aurkeztuko du

Apirilaren 9an , egun osoan herriko kiroldegia irekia egonen da eta 150 idazleren lanak egonen dira eskuragai.Liburuen aurkezpenak egiteaz gainera, idazleek sinadurak ere emanen dituzte. Liburuez gain, izanen da bertzelako aukerarik ere: argazkiak, margoak, diskoak, eskulturak…

Biltzar egunean aurkeztuko diren liburu berrien artean, Jacques Antz saratarraren «Les chapelles et oratoires de Sare» dago. Iazko biltzarrean bi liburu aurkeztu zituen (Sarako argazki zaharrekin egindako «Autrefois Sare» eta Frontière Contrebande Ventas de la Bidasoa à Dancharia»), eta aurten ere ez du hutsik eginen. Gisa berean, aipatu, Henri Duhauk ere liburu berria ateri duela: «Dufau, bi anaiak».

Bertzalde, aipatzekoa da egun berean 2007ko Eusko Ikaskuntzaren bekak ere banatuko direla.

Iaz 120 idazlek parte hartu zuten, eta guti gorabehera mila lagun etorri ziren. Aurten ere jende ainitz hurbiltzea espero da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun