Aintzineko Ttipi-Ttapan jakitera eman zuen, bertze herri batzuetan bezala, Zugarramurdik ere haur parkea antolatzeko dirulaguntza hartuko duela. Lana eta tresneria guztien aurrekontua 24.000 euroko ingurukoa da eta Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzak erdia ordainduko du
Parkea tokiz aldatuko da pilotaleku zaharrera pasatuz, eta hauxe da eginen dena: errepide aldera ematen duen paretan babesa eman, ataka jarri, zuhaitz batzuk landatu, eta behar diren kolunpio eta tresneriak jarri. Lan guzti hauek udarako finituak izatea espero da.