Korrikara 15erako kilometro bat erosi da herrian, eta martxoaren 31n korrituko da. Egun hori larunbata da, eta 18:30ean jarria da hitzordua. Bide zelaia izanen da: Oletan, Urruña eta Azkain tartean. Beraz, ea ahal bezain bat lagun animatzen den. Argazkia orain lau urteko Korrikakoa da, eskolako haurrek korrika ttikia egin zutenekoa.