Martxoaren 14an ETB-1eko langileak grabaketak egiten ibili ziren herrian. Hainzuzen, «Sut&blai» programakoak egon ziren.
Herriko istorioak eta bazter politenak grabatzeaz gain Akelarre Elkarteko Kaiet, Xabier eta Garazirekin egon ziren; eta ondotik Ekialdeko Dantzak ikasten aritzen diren gaztetxoei ere dantzan grabatu zieten.
Programa hau egunero 18:45ean ematen dute, eta Zugarramurdin grabatutakoa noiz emanen duten ez dakigunez, hor egon beharko dugu adi egunero.