Genero bortizkeriaren biktimak izan diren emakumeen arretarako hitzarmena segitzen duen batzordeak bilera egin du aste huntan. 2006. urteari buruz aurkeztu duen txostenaren arabera, Baztan, Malerreka, Bortziriak eta Bertizaranan 16 salaketa zenbatu dira tratu txar edo eraso sexualengatik, eta Nafarroa osoan berriz 821. Gehienak Iruñean gertatu dira %67.