Eskolako haurren ateraldia

Arkaitz MINDEGIA 2007ko martxoaren 23a

Apirilaren 2an Ultzamako Elsora bidaia eginen dute Iturengo ikasleek.Goizean bi taldetan banatuta Erlauntzak eta Elsoko museoa bisitatuko dute, eta basoan bazkaldu ondotik, Iruñera joanen dira eta han Kili Kili parkean arratsaldea pasatuko dute.

Bertzalde, apirilaren 5ean Aste Sainduko oporrak hartu baino lehen, herri kirol saioa izanen dute ikasleak. Gelakoak banatu eginen dira eta talde bakoitzak kirol ezberdin bat egin beharko du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun