Aitziber Mindegia arraioztarrak beteko du administrari-laguntzaile postua

Arkaitz MINDEGIA 2007ko martxoaren 23a

Zubieta eta Iturengo Udalen artean administrari-laguntzailea kontratatu dute, Aitziber Mindegia arraioztarra. Amaia Otxandorenaren amatasun-baja beteko du. Kontratuaren iraupena, hasiera batean, 17 astekoa izanen da. Lanaldi erdikoa, lau ordu egunean, 9:00etatik 13:00etara, astelehenetik ostiralera. Zubieta eta Iturengo udaletxeetan eginen du lan, udaletxe bakoitzean bina ordu egunean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun