Martxoaren 17an herriko haurrek mendi ateraldia egin zuten Urkiaga-Abi eta Sorogainera. Irteera hauetan 14 haurrek izena emana bazuten ere, azken ateraldian elurretara joateko bertze bidaia zegoela-eta, sei haur joan ziren. Nafarroa guztian antolatutako mendi ateraldi horietatik azkena falta da: Sorogaindik Orreagara joanen dena, maiatzaren 12an.