Ulibeltzak elkarteko zuzendaritza batzordea martxoaren 31n berrituko da

Jaione OTXANDORENA 2007ko martxoaren 28a

TTIPI TTAPA

Bazkideei batzarrera joateko deia egin zaie

ione OTXANDORENA Datorren martxoaren 31n berrituko da Ulibeltzak elkarteko zuzendaritza batzordea. Bilera 19:00etan hasiko da eta hautatuko den zuzendaritza berriak bi urteko agintaldia izanen du bere esku.

Oraingo zuzendaritza batzordekoek aditzera eman dutenez, prozesu honetan bazkideen partehartzea eskertuko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun