Errekako judokak azpitxapeldun Nafarroako Txapelketan

ttipi-ttapa 2007ko martxoaren 23a

Utzitako argazkiak

Kirol Jokuen barrenean, Nafarroako Judo Txapelketaren finalak jokatu ziren Tuteran. Errekako bi judokek hartu zuten parte, eta bata zein bertzea azpitxapeldun gelditu ziren: Andoni Irazoki bigarren postuan gelditu zen, alebin mailan, mutiletan 52 kiloz beitikoetan. Ana Mindegia, berriz, alebin mailan baina nesketan, 47 kiloz beitikoetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun