Inoiz baino jende gehiago Xabierrera eginiko ateraldian

ttipi-ttapa 2007ko martxoaren 23a

Erreka kirol elkarteak martxoaren 10ean antolatu zuen ibilaldira inoiz baino jende gehiago animatu zen aurten: 75 lagun inguru. Jendearen harrera ona ikusita bi autobus paratu behar izan zituzten antolatzaileek.

Batzuk Noainen hasi zuten ibilaldia eta 47 kilometro egin zituzten oinez Xabierrera ailegatzeko. Gainerakoak Monrealetik abiatu ziren. 18:00ak aldera autobusak Xabierren bertan hartu zituen bidaiariak eta herrira itzuli ziren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun