Gazte Burrunbak antolatuta martxoaren 17an egin zen II. mus txapelketako azken saioa Kasinoan. Bukaerako jardunaldia egin aitzinetik irabazlea nor izanen zen jakin arren, jende andana aritu zen musean. Irabazlea Fermin Jorajuria izan zen, azken saioa baino lehenagotik egin ziren 16 alditan ia hutsik egin ez zuen herritarra. Eta saria bidai eder bat.
Bigarren postua, berriz, Lander eta Leirerentzat izan zen, iaz ere lehenbiziko postuetan gelditu zen bikotearentzat. Mus partiden aitzakiarekin, jendea bildu zen Kasinora eta giro ona sortu zen. Arratsaldeari segida emateko merienda-afaria egin zuten han elkartutakoek.