Jende franko Kultur Etxeko proiekzioetan

Joseba eta Nerea 2007ko martxoaren 23a

Martxoa haur eta gazteei eskainitako ekitaldiz betea burutzen ari zaigu. Kultur Etxeak film eta marrazki bizidunen emanaldiak antolatu ditu ortziral guztietarako: «Asterix eta Zesarren ustekabea», «Balto, ordezko hegoak» eta «Aupa Etxebeste!» marrazki bizidun eta filmak eskaini dituzte orain arte, eta ortziral honetarako «Pippi Galtzaluze» dago programatuta. 16:30ean hasiko da filma, doan izanen da, eta haurrei zuzendua bada ere, helduak ere hurbil daitezke. Orain arteko emanaldietan 25 bat lagun bildu dira eta Jabier Iriarte Kultur Etxeko teknikaria hagitz kontent dago jendearen harrera onarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun