Hainbat sute Azkua magalean

Joseba eta Nerea 2007ko mar. 23a, 12:43

Martxoaren 15ean eta 18an baimenik gabeko hainbat su piztu zituzten Azkua magalean. Suak bortz toki desberdinetan piztu zituzten lehenbiziko egunean, eta bertze bi lekutan bigarrenean. Suhil-tzaileak bertara hurbildu behar izan ziren, haizearen eraginez sua gehiago zabaldu ez zedin. Udaletik haserre handia agertu digute baimenik gabeko sute hauek direla eta. Patxiku Irisarri alkateak erran digunez «ez da batere konplikatua baimena eskatzea eta behin hori lortuta, suteak modu kontrolatuan egin daitezke. Egun hauetako su hauek lagun baten edo batzuren gaiztakeria izan dira, herriko mendiei kalte ikaragarria egiten diena. Horrelako gauzekin ezin daiteke bromatan ibili, hagitz kontu serioa da».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun