Igandean Usategietako Auto Igoera eginen da, aurten 10. aldiz

Joseba eta Nerea 2007ko martxoaren 23a

TTIPI TTAPA

10. urtez segidan, autozaleen topaleku izanen da Etxalar. Igande honetan, apirilak 1, motor soinuek hartuko dituzte Usategietako errepide bazterrak eta goizean goizetik auto-erakustaldi ederrak ikusi ahal izanen dira. Errepidea goizeko 9:30ean itxiko da eta ordu bat beranduago eginen da probako lehen itzulia. Ondotik, bertze bi igoera puntuagarri etorriko dira. Duela urte batzuk herriko auto-gidariek hagitz saio txukuna egiten zuten, Jon Iparragirrek, Joseba Beolak eta Joseba Genuak, bertzeak bertze. Baina badira urte batzuk ez dutela parte hartzen eta aurten ere ez dirudi parte hartuko dutenik. Zernahi gisaz, giro onak eta auto-igoera apartek ez dute hu-tsik eginen, eta jendetza handia espero da herrian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun