Larunbat arrats honetan pasatuko da Korrika Etxalartik

Joseba eta Nerea 2007ko martxoaren 23a

Aitzineko aldian etxalartar andana bildu zen Korrikan parte hartzeko. TTIPI TTAPA

Martxoaren 22an abiatu zen Korrikaren XV. edizioa Karrantzatik eta gure eskualdetik martxoaren 31 eta apirilaren 1ean pasatuko da Iruñerako bidean. Etxalartarrek bi kilometro erosi dituzte, bat Udalak, eta bertzea Altxata Kultur Elkarteak. Kilometro hauek Etxalarla-tsa inguruan daude eta bertatik martxoaren 31n pasatuko da gauerdi aldean. Korrika batzordetik adierazi digutenez, oraindik ordutegia ez dago guztiz zehaztua, baina eguna hurbildu ahala kartelak paratuko dira.

Landagain eskolak ere Korrika honetan parte hartuko du Korrika Ttikia eginez. Martxoaren 30ean, ortzirala, arratsaldean izanen da, 3ak aldean. Lerro hauen bidez herritar guztioi gonbidapena lutzatzen dizuegu euskararen alde metro batzuk laster egitera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun