Etxean otorduak egiteko zailtasunak dituzten hirugarren adinekoentzako dirulaguntzak emateko deialdia aitzinera eramanen du Nafarroako Gobernuak. Erabakia martxoaren 19an onartu zuen gobernuak, eta 65.000 euro erabiliko ditu horretarako.Osasun arrazoiak edo diru arazoak tarteko, etxean behar bezalako otordu bat egin ezin dutenei zuzendua da deialdia, «bizi kalitate ona izan dezaten».
Dirulaguntzak asteko zazpi egunetarako izanen dira. Hala ere, hainbat baldintza jarri dituzte: 65 urte baino gehiago izan beharko dira; 55 urte baino gehiagoko alargun pentsioduna, erretiratutako pentsioduna, elbarritasun pentsioduna edo edozein pentsio jaso-tzen duten 60 urtetik goitikoa..
Gisa berean, lagun-tza onartzerakoan pen-tsioen diru-sarrera ere aintzat hartuko da. Hartara, hilabetean 0 eta 500 euro bitartean jasotzen dutenek 2 euro eta 10 zentimoko laguntza izanen dute otordu bakoitzeko, 500 eta 665 euro arteko pen-tsioak dituztenek, 60 zentimokoa. 665 euro baino gehiago irabazten dutenek ez dute dirulaguntza jasotzeko aukerarik izanen. Eskaerak egiteko epea laster zabalduko du Nafarroako Gobernuak.