Azkenean Euskal Herrian da Iñaki de Juana, 115 egun gose greban egon ondotik, hasia du jada luzea eta gogorra izanen den errekuperazioa.
Hilabeteetako borroka luzeak ekarri du De Juana Donostiako erie-txera, Iñakik berak bizia arriskuan jarriz aitzinera eraman duen borrokak, Euskal Herriko auzo eta herrietan egin dugun borrokak. Horregatik jeitsi diote kartzela zigorra, 93 urteko eskaeratik hiru urteko zigorrera, eta ondotik Donostiako erietxera ekarri.
Borroka da bidea, argi gelditu den bezala, Euskal Herria askatasun egarriz dago, horrek ematen dio aitzinera segitzeko indarra, garaipena lortzeko borrokatu behar. Iñaki Donostian dago; herriaren garaipen bat; baina gaixotasun larridun presoak kartzeletan jarraitzen dute; hiru laurdenak beteak dituztenak kartzeletan daude oraindik; dispertsioa indarrean dago... Orain Iñakiren bidetik, preso eta iheslari guztiak etxeratuko ditugu.
Borrokaz dena da posible, herriaren indarrez, dena lor daiteke. Ez etsi, kalean ikusiko dugu elkar, gurea izanen da garaipena, gaurko borroka biharko garaipena. Presoen kolektiboak otsailean egin duen borrokaldiaren zentzua berreskuratuz, autodeterminazioa eta amnistia Euskal Herriarentzat!!!!
Asier Etxarte - Lesakako Askatasunaren izenean