Erdizaga

Utzitako argazkiak 2007ko mar. 23a, 12:15

Orain lau urteko hauteskundeetako programan, bai UPNk eta bai EAk ekonomikoki eta ingurugiro sailarekiko plateatutakoa hau zen; Baztanen abeltzaintza, nekazal turismoa eta industria garbiak bulka-tzea, bertze batzuen artean. Erdizko harrobiaren proiektua, industria garbien barnean sar-tzen ote da? Nekazal turismoa bulkatuko ote?

Nafarroako Gobernuak 2005.urtean ZBA (Zainketa Bereziko Eremua) izendatu zuen Alduide mendia, Magna SAren harrobi proposamena honen ondorioz ezeztatua gelditzen delarik; bertako baliabideak itzulezinak izango liratekeelako, ingurugiroarekiko talka izugarria izango litzatekeelako eta harrobia egitea ZBAren ezabapena izanen zelako.

Aipatzekoa da 1988an Okoro mendiko haize erroten proiektuak Nafarroako Gobernuaren ezetza izan zuela ingurugiroarekiko kaltea argudiatuz, eta orain harrobi erraldoi baten planteamendua?

Magna SAk 35 lanpostu sortuko dituen ai-tzakiarekin erosi nahi gaitu, hori hala balitz ere, Erdizagara lanera gan edo Zubirira edo Iruñera gain, ez al da berdin, azken honen errepidea hobea izanik? Eta honekin batera zenbat nekazari kaltetu? Lanpostu batzuen sormena bertze batzuek kitatzearen truke, nekazalgoak ez al du jada nahiko oztopo?

Badakigu Baztanen harrobiak izan eta badirela, baina... Badakizu Erdizagan egin nahi duten harrobia Almandozkoa baino 10-12 aldiz handiagoa izanen zela eta aldi berean Euskal Herriko handiena izango litzatekeela?

Horrenbertzeko interesa duen paraje babestu honetan harrobia egitea zinez kaltegarria da: lehentasunezko habitata suntsituko luke, hauts kutsagarria hedatu, bertako amuarrainen erreserba genetikoa hondatu, landare-tza eta gaina desagertarazi. Horri gehitu beharko litzaioke harrobirainoko bidea molda-tzea edo berria egiteak ekarriko lukeen hondamena...

Toki paregabe hau betirako suntsitzeko arrisku latza dago gu-txi batzuk aberasteko guztiona den ondarearekin.

Nagore Intxausti - Erdiz Bizirik Taldea

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun