Leitzarango autobidean ibilgailu artikulatuek debekatua dute ibiltzea, baina errepideen konserbaziorako lan taldeak lehen bait lehen zabaldu dadin lanean ari dira. Sare nagusian kateak behar dira Urkiagako gainan.
Bigarren mailako errepideei dagokinez, trafikora itxita daudenak hauek dira:
-Larrate mendatea.
-Urbasa menadtea.
-Belagua mendatea 12. kilometrotik.
-Orokieta mendatea.
Kateak honakoetan behar dira:
-Lerga gainan.
-Artesiaga mendatean.
-Aibar gainan.
-Egozkue mendatean.
-Ujue gainan.
-Petilla de Aragonen.
Azken 12 orduotan elur prezipitazioak gutxitu egin dira orokorrean Foru erkidegoan. Dena den, goizean zehar errepidea moztu da zenbait tokitan arazteknikoak moldatzeko, hala nola elu edo horma platal dituzten erreiak. Gehienbat lan hauek Iparraldeko autobidean, Iruña eta Tutera lotzen dituen N-121-A errepidean eta Iruña-Jaca lotzen dituen N-240 errepidean egin dira.
Nafarroko Gobernuak elurra kentzeko makinak lanean ari diren tokitan ibilgailuek eskuineko erraia erabil dezatela eskatzen die gidariei, lana erreztu eta langileen segurtasuna bermatzeko.