Nafarroako Gobernuak garraio publikoa erabiltzea gomendatzen du eguraldi txarrak irauten duen bitartean.
Atzo arratsaldetik elurteak eragina izan du Nafarroako bi herenengan , baina hala ere, errepide sare naguasian ez dago aparteko arazorik. Dena den, atzo Nafarroako Gobernuak Gipuzkoako Aldundiarekin elkarlanean erabaki zuen kamioi artikulatuen garraioa N-121-A errepidetik desbideratzea eta erabaki honek bertze 24 orduko iraupena izanen du. Hala berean, garraio hiria probextuko da kamioiak aparkatu ahal izateko. Errepideen konserbaziorako serbitzuak elurra kentzeko 71 makina martxan ditu eta bertze 10 talde berezi.
Bere aldetik, Foru Poliziak 68 patruila ditu neguko planean eta guardia zibilak bertze 42. Era berean, suhiltzaileek bere 11 parketan 68 patruila lanerako prest dituzte Edozein zalantza izan ezkero www.navarra.es edo 900-400-100 telefonoan informazioa eskura izanen da.
Gure eskualdeari dagokionez, gaur goizeko 7ak aldera istripua izan da Legasako zeharbidean. Errepidean zegoen elurra zela eta, 3 autok talka egin dute. Anbulantzi bat eta Guardia zibilaren patruila bat bertaratu dira eta elurra kentzeko makina batek errepidea garbitu du arazo gehiago sor ez zitezen.
Errepideen egoerak bere horretan jarraitzen du, eta hala, ibilgailu pisudunek N-121-A errepidea erabiltzen jarraitu beharko dute bihar arte. Bigarren mailako errepideen egoera aztertuz, Artesiana, Egozkue eta Orokieta itxirik daude. Kateak behar dituzte Lizarraga, Lerga, Aibar, Uxue, Etxauri eta Urbasan. Goizean zehar arazoak moldatu dira Ezkurra gainan. Hezkuntza departamentuak jakitera eman duenez, eguraldi txarra dela eta, Almandozko eskolan Zigako ikasleek hutsegin dute, gaur truke eguna bait zuten eta era berean, Mendaur ikastetxera ez dira Saldiasko ikasleak joan, hauek ere gaur Doneztebera joaten baitira irakasle espezialistengana.