Eguraldiak okerrera egin du

Goizalde URDANPILLETA 2007ko martxoaren 20a

TTIPI TTAPA

Nafarroako Gonernuak elurteari aurre egiteko kanpaina martxan jarri zuen atzo. Foru erkidegoko errepideetan arretaz gidatzeko aholkua ematen du administrazioak elur edo horma egon bait daiteke.

Goizeko 08:00etako datuak aintzat hartuz, errepide sare nagusian, hauxe da egoera:
-Leitzarango autobidea moztuta dago ibilgailu artikulatuentzat.
-Urkiagako mendatea itxita dago.

Bigarren mailako errepideei dagokionez, hauxe:

Trafikora itxiak:

-Lazako mendatea.
-Artesiagako mendatea.
-Belagua mendatea.
-Egozkue mendatea.
-Orokoieta mendatea.

Kateak derrigorrezkoak dira:

-Lizarraga mendatean.
-Jaurrieta menadtean.
-Lerga mendatean.
-Ezkurra mendatean.
-Las Coronas mendatean.
-Aibar gainan.
-Etxarri mendatean.
-Urbasa mendatean
-Ujue gainan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun