Hauteskundeei begira eskualdeko Ezker Abertzaleak segituko dituen ildoak aurkezteko ekitaldi politikoa burutu zuen joan den larunbatean Iruritako Damasio Zabaltza kultur gunean. Egoeraren irakurketa egin eta gero, arloz arlo haien proposamena zein zen azaldu zuten.
Hasteko, argi utzi nahi izan zuen etorkizunean lanean segitzeko asmoa duela nahiz eta traba bat baino gehiago aurkitzen dituela bere bidean. Heldu den maiatzean burutuko diren udal eta foro hauteskundeetan aurkezteko dela jakinarazi zuen, beti ere pasatako urteen esperientzia aprobetxatuz. Hitza hartu zutenek ziotenez, azken urteak eraman izan den politikak porrot egin du eta lehen bezala herritarren ordezkatzen segitu nahi dute haien presentzia beharrezkoa ikusten dutelako Ezker Abertzaleko kideen erranetan, haien eragina sumatu ahal izan da hainbat ekitaldi eta mugimenduetan, hala nola, Baztandarren Biltzarrean, Ikastoletan, Gau eskoletan, Lan munduko ekitaldietan, bertako komunikabideetan eta Euskal Presoen aldeko egitasmoetan. Larunbatean adierazi zutenez, heldu den hauteskundeak, ibilbide berri baten mugarria izan behar dute.
Aurkeztuko zirela jakinarazi ondotik, ekitaldi poltikoa aprobetxatu zuten, jorratuko diren ildoak zeintzuk diren plazaratzeko.Horretarako banan bana gure eskualdeko hainbat eragile oholtzara igo ziren dagozkien arloan Ezker Abertzaleak zer norabidea hartuko duen jakinarazteko. Lehenak, alkateak zinegotziak edo azken hauteskundeak ilegalizatuak izan zirenak aritu ziren. Hauek bertze talde politiko guzien jarrerak salatu nahi izan zituzten. Mankomunitateak ere izan zituzten aipagai. Orduan alde txarrak eta onak agerian utzi nahi izan zituzten. Ondotik Kultur eragileen txanda izan zen eta hauek hunen garrantzia azpimarratu behar izan zuten baina folklore bezala erabiltzen ez den heinean. Kultur arloan sailean saltzen bada ere, Ezker abertzaleak euskararen egoera bereziki aipatu nahi izan zuen larunbatean. Nuerriak hartu behar dira lehenbailehen. Lurraldetasuna ere izan zuen bere tartean ekitaldian. Hortaz, zatiketaren arazoa aipatu zuten baita Euskal Herriko Naziotasun Aitormena egiteko premia ere. Bertze hainbat eragileen artean, gazte mugimenduko ordezkariak ere aritu ziren. Ziotenez haien rola beharrezkoa da etorkizuneko gizartea eraikitzeko. Azkenaldian anitz aipatzen den berdintasunak ere bere tokia izanen du Ezker Abertzalearen programan. Aipatu zituzten ondoko gaiak industria eta nekazaritza izan ziren. Lehenaren kasuan horren alde segituko dutela jakinarazi zuten baina, bakarrik, ingurumena zaintzen badu eta lan baldintza onak eta segurtasuna bermatzen baditu. Nekazaritzari dagokionez, Ezker Abertzalearen ustez aldaketa handia egin beharra dago baina beti ere ingurumena errespetatuz. Ondotik aipatu zuten gaia, aitzinekoarekin bat dator. Erdizko harrobiaren proiektua izan zen. Horren kontra zirela jakinarazi zuten. Aipatu zuten azken gaia, Euskal Preso eta militarizazioaren gaia izan zen. Eskualdean diren kuartel gehiegizkoak iruditu zitzaien. Horretaz aparte gatazka politikoa konpontzeko irtenbidea oinarrizko eskubideen errespetatzea zela oroitarazi zuten. Ekitaldi politikoa bukatzeko pixkanaka-pixkanaka oholtzaren gehituz joan ziren eragileei aurreskua dantzatu zitzaien.