Non argitaratua:NAO 30. zk., 2007ko martxoaren 09koa (ostirala)
Onuradunak:
Deialdi honetan araututako beken xedea nafarrei nazioko nahiz atzerriko ikastetxeetan arte-ikasketak sakontze-ikastaroak egiteko aukera ematea da. Onuradunek bete beharreko baldintzak: 2.1. Nafarroan sortua izatea, edo 2007ko urtarrilaren 1a baino lehenagotik Nafarroan erroldatuta egotea. Azken baldintza hori erroldatze-agiriaren bitartez justifikatuko da, eta bekak irauten duen bitartean egoera horri eutsi beharko zaio. 2.2. Beka zein ikasketa zabaltzeko eskatzen den kontuan hartuta, ikasketa horren izaerari dagokion ikasketa-titulu ofizialaren jabe izatea. 2.3. Helburu berberetarako beste bekarik ez izatea aldi berean. 2.4. Atzerriko prestakuntza-programa bat proposatzen bada, Hizkuntza Eskola Ofizialak luzatutako oinarrizko zikloaren ziurtagiriaren edo legez baliokidea den beste baten jabe izan behar da, ikastetxea dagoen herriko hizkuntzari dagokiona, edo zentroak ikastaroa ongi aprobetxatzeko eskatzen duen hizkuntzari dagokiona.
Epe-amaiera:
Eskaerak aurkezteko epea 2007ko maiatzaren 10etik ekainaren 9ra bitartean izanen da.