Laneko ekipoak egokitzeko inbertsioetarako dirulaguntzak emateko deialdia

Cederna-Garalur Elkartea / Europe Direct 2007ko martxoaren 16a

Non argitaratua:

NAO 30. zk., 2007ko martxoaren 09koa (ostirala).

Onuradunak:

Dirulaguntza hau jaso ahal izanen dute Nafarroan dituzten lantokietan 2007. urtean zehar deialdi honetan ezarritako kapital finkoko inbertsioak eginen dituzten enpresek. Orobat, eskaera egiteko datan baldintza hauek bete beharko dituzte: 1. Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeko 13. artikuluan xedatutako debekuetan ez egotea. 2. Ehun (100) langile baino gutxiago izatea. 3. Zehapen irmorik jaso ez izana, laneko segurtasun eta osasunaren arloan oso hutsegite larria edo bi larri egiteagatik, deialdi hau argitaratzen den egunaren aurreko bi urteetan. Epe-amaiera: Enpresek inbertsioak egiten hasi aurretik aurkeztu beharko dute eskaria, betiere 2007ko urriaren 16a baino lehen. 2007. urtean deialdi hau argitaratu aurretik egiten diren inbertsioetarako

Izen emateko epea

2007/05/10

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun